Bihotzez Kabi Etxea (Amara, Donostia)

Segurtasuna, lasaitasuna, grina, askatasuna eta, batez ere, maitasuna eskaintzen duen eta haurrentzat egokituta dagoen familia-giroko etxea sortu dugu errespetuzko hazieraren filosofian oinarrituta. Zuen seme-alaben etengabeko ikaskuntzaren lagun izango nauzue, norberaren beharrizanak eta erritmoak errespetatuz beti. Haziera eredu horren aldeko hainbat teoria eta joera jarraitzen dut, besteak beste: Emmi Pikler, Montessori, Waldorf, Wild, Malaguzzi edo Bowlbyren atxikimenduaren teoria.

Bihotzez etxean emozioek eta sentimenduek haurtzaroan berebiziko garrantzia dutela uste dugu. Haurtxoak gure emozioak hautemateko gai dira jaiotzetik eta beraz, axola handiko gauza da haurtxoak nola ukitzen eta laztantzen ditugun, nola hartzen ditugun besotan, begiradak, irribarreak, ahotsaren tonua… Haurrak sentitzen dutenaren ohartun izateak eta modu egokian adierazteko gai izateak oinarri emozional osasungarria eratzeko bidea ematen die eta horrek haien jakin-mina eta ikasteko grina areagotzen du.

Oso sinetsita gaude haurrak errespetatu egin behar ditugula eta haiengan uste ona izan behar dugula, patxadaz pixkanaka-pixkanaka mundua ezagutzen utzi behar diegula, haurraren garapenaren prozesu naturalei aurrea hartu gabe. Horiek horrela, haurrek trabarik gabeko espazioa dute erabilgarri eta behar duten guztia haien helmenean dago, hartara mugimendu librea eta autonomia sustatuz eta haurra bere ikasketa-prozesuaren jaun eta jabe izan dadin erraztuz.

Azken buruan, haurrak alai haz daitezen eta bihotz onekoak izan daitezen nahi dugu Bihotzez Kabi Etxean.

Idoia foto perfil Bihotzez logo

Idoia Bernad Hurtado

Haur-hezitzailea eta erizaina naiz, sukaldaritza-ikasketak ditut eta hiru seme-alaba zoragarriren ama naiz. Zaragozan jaio nintzen, baina, hainbat egoera dela-eta (eta zorionez), Donostian bizi naiz aspaldidanik. Bertan ezagutu nuen nire bikotekidea eta berarekin abiarazi dut familia.

620 450 461

bihotzezkabietxea@gmail.com

Facebook

Instagram